XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Datorren asterako deia izana duela Diputaziotik, esan du.

Orduan ikusiko da zer irtenbide dagoen.

Parisen datorren astean egitekoa den Expolangues Hizkuntzen agerpenerako prest dagoela dena gure aldetik, esan da.

Eusko Jaurlaritzarekin batera egingo da aurtengo erakusketa.

Batzordeen berri 1985eko Bertsolari txapelketa eratzeko, Zarautzen bildu da batzordea, J. San Martinek esan duenez.

Antolatzaile batzordea izendatu dute: 1. San Martin buru, A. Aranburu idazkari, J. M. Iriondo, J. M. Aranalde eta J. A. Arana Martija aholkulari. J. J. Zearreta diruzain.

Plangintza orokorraren ildo nagusiak agertu dira.

Deiak egin eta zerrendak ezarri ondoren esango da frogak non, noiz eta nola egingo diren.

Beste aldi batean epai-mahaia izendatuko dute.

Gramatika batzordeak prest duela Iruñeko Biltzarrean aurkeztutako lana, aditzera eman du.

Finantziabidearen zain daude.

Nafarroako Gobernuan jestioak bideraturik omen dauzkate.

Gasteizko egoitzaren aurkezpena

Eguerdiko ordu batean, Alberto Ansola Arabako diputadua mahai buruan zegoela, Armando Llanos Eusko Ikaskuntzaren izenean, L. Villasante euskaltzainburua eta Antonio Ochoa Euskal Unibertsitateko Erretor-ordekidea mintzatu dira Arabako Foru Diputazioari esker ona agertzeko.

Hitzaldi laburrak izan dira denak.

Aipatutako hiru erakunde hauez bestalde, L. Mitxelenak zuzentzen duen Orotariko euskal hiztegia taldeak ere bertan izango ditu langelak.

Etxe oso ederra da Ordezkaritza berriarena.

Txostena Odon Apraiz euskaltzain ohorezkoa zenari omenaldia eskaini dio gaur Euskaltzaindiak.

Bertan zeuden Apraiztarrei eskerrak emanez hasi du E. Knô*rr, Arabako ordezkariak bere hitzaldia, mahai buruan zegoen margoa eskaini bait diote Euskaltzaindiari, Pantxo Cosio-k Odon Apraiz gazteari egindako irudi estimagarriarekin.

E. Knô*rr jaunak gero, In Memoriam gozaro eta maitasunez mamitutako txostenean irakasle zenduaren bizia, ikasketak, maisu lana eta euskal sena agertu ditu.

Eusko Ikaskuntzaren sorrerako bileretan parte hartu zuen Odonek Arantzazun.

Euskaltzaindiaren diru laguntzarekin Ikasketak egin zituen atzerrian.

Unamunorekin zuen adiskidetasuna ere aipatu du txostengileak, haren bibliografia aberatsa eta biziki umorea ahantzi gabe.

Azken ordukoak Zuzendaritza P. Lafitte euskaltzainkidea ikusten izan zela Urtarrilaren hiruan, jakinerazi du idazkariak.

Baionako eritegian dago zangoetatik ezindurik.